Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

2. baliabidea: triangelu lau baten angeluen batura 180º da…

Triangelu lau baten angeluen batura 180º koa da.
Triangelu lau baten angeluen batura 180º koa da

Baliabidearen justifikazioa

Baliabide honen helburua ikasleek triangelu baten angeluen batura 180º dela barneratzea da. Horretarako, baliabidean ikasleek nahi duten bezala mugi dezaketen triangelua agertzen da eta hau mugitzean angeluen balioak ere aldatu egiten dira. Oso aproposa iruditu zaigu baliabidea, bisualki oso ondo antzematen delako bai triangeluaren aldaketa baita angeluena ere.  236/2015eko Dekretua oinarrituz, Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko “neurria: magnitudeak kalkulatzea eta iritzira kalkulatzea” izena duen 3. eduki multzoan lantzeko baliabidea dela iruditzen zaigu, zehazki forma angeluak neurtzea atalean. Guk lehenengo zikloko 2. mailan lantzea egokia dela deritzogu, izan ere, angeluak aztertzen hasteko oso tresna baliagarria dela iruditzen zaigulako.