Nola Editatu Mezuak

Mezuen Ezarpenak

Mezuen Ezarpenak
 Editatu mezua Bilatu editatu nahi duzun mezua. Hautatu  Editatu aukera mezuaren goi-eskuinaldeko Mezuaren Ezarpenak menuan. Orain zera egin dezakezu...
  • mezuaren Izenburua zein Deskribapena editatu.
  • Editatze-baimenak aldatu (posible denean).
  • Kideek Aztertu botoia erabil dezaketen erabaki (posible denean).
  • Gehitu Baliabidea botoia erabili mezuan beste baliabide batzuk gehitzeko.
Oharra: Izatedun mezuak egileak zein Taldearen Jabeek edita ditzakete. Ezabatu mezua Mezu baten egileak zein Taldearen Jabeek Mezuaren Ezarpenak menuko Ezabatu aukera erabiliz mezua ezaba dezakete. Oharra: Ezabatutako mezuak ezin dira berreskuratu!  Artxibatu mezua Beharbada, mezu ilara ordenatzeko, mezu zaharrak artxibatu nahi izango dituzu. Hautatu Artxibatu aukera Mezuaren Ezarpenak menuan mezua artxibatzeko. Oharra: Mezuaren egileak eta Taldearen Jabeek bakarrik artxiba dezakete mezua. Artxibatutako mezuak ez dira Mezuak orrialdean azaltzen eta Artxibatutako Mezuak artxibora mugitzen dira. Berau Mezuak fitxaren behealdeko  Artxibatutako Mezuak esteka erabiliz ikus daiteke. Hautatu Mezuaren Ezarpenak menuko Berrezarri Mezua aukera, mezua berriz mezuen orrialdean azaltzea nahi baduzu.

Editatu Mezu bateko Baliabideak

Mezu bateko Baliabidea editatu nahi baduzu, Mezuaren Ezarpenak menuko Editatu aukera erabili edo, bestela, egin klik bi aldiz mezuaren Izenburuan
Image
Ezabatu baliabidea Beharbada mezu bateko baliabideren bat ezabatu nahi izango duzu. Oharra: Baliabidea ez bada beste mezuren batean aipatzen, Taldetik desagertu egingo da. Gehitu Baliabidea Mezu berean hainbat baliabide gehi ditzakezu.
Ireki Baliabideen Ezarpenak menua Editatze-baimenen lehenetsitako ezarpenak aldatu eta Aztertu botoia eskuragarri egotea (posible denean) nahi duzun erabakitzeko.
Image
Editatze-baimenak Erabaki nork edita dezakeen mezu honetako baliabidea. Aukera hauek dituzu... 
  • Egileek bakarrik.
  • Egileek eta Taldearen Jabeek.
  • Egileek, Taldearen Jabeek eta Kideek.
Oharra: Jabeek Talde batean partekatutako baliabide guztien lehenetsitako ezarpenak Taldearen Ezarpenetan ezar ditzakete. Aztertu botoia Erabaki Aztertu botoia Kide guztientzat erabilgarri egotea nahi duzun Ariketa bateko Galdera guztiak erantzun ostean beraien erantzunak automatikoki egiaztatu ahal ditzaten. Oharra: Aztertu botoia Hainbat aukerako galderak edo Erantzun-eredua duten galdera irekiak dituzten Ariketen kasuan bakarrik dago eskuragarri. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Zer dira Ariketak?.