Irudi simetrikoen bila
Irudi batzuen simetriak egingo dituzu
Helburua: simetria zer den ulertzea eta marraztea
Egitekoa:
saiatu ezkerraldean dauden lau irudi horien irudi simetrikoak markatzen, ardatz bertikalarekiko ispilu-simetriak hain zuzen ere. Horretarako goiko aukeretatik bigarrena aukeratu "Punto" izenekoa eta eskuinaldean simetriak margotu. Irudi guztien, irudi simetrikoak markatu dituzunean, hartu goiko aukeretatik bederatzigarrena "Simetria axial" izenekoa, eta egizu hurrengoa: klik egin irudi baten gainean (adibidez zirkunferentziaren gainean) eta gero klikatu ardatzaren gainean (zenbakiak dituen marra, ardatza da). Hori egin ostean, frogatuko duzu hasieran markatu dituzun puntuak irudiekin bat datozen. Orain, jakingo zenuke SIMETRIA hitza definitzen?