GeoGebra-liburu baten Ikuspegi Orokorraren Orria
GeoGebra-liburu bakoitzak Liburuaren informazio garrantzizkoena eta metada laburtzen duen Ikuspegi Orokorraren orria du. Zabaldu Liburuaren goi-eskuin aldeko Menua eta klikatu Zehaztapenak,
Ikuspegi Orokorraren orrialdean sartzeko.
Editatzeko Aukerak
Hauek dira Ikuspegi Orokorraren orrian dituzun aukerak:
Editatu Liburua
Editatu ikonoa erabiliz gero GeoGebra-liburuan aldaketak egiten utziko dizun Liburuaren Editorea zabalduko da.
Oharra: Editatu ikonoa Liburu hau editatzeko baimena baduzu ikusiko duzu soilik (adb., egilea bazara).
Ezabatu
Liburua zure GeoGebra-kontutik ezabatu egiten du.
Oharra: Aukera hau jatorrizko egilea bazara soilik egongo da erabilgarri.
Kopiatu Liburua
Zure GeoGebra-kontuan gorde eta edita dezakezun Liburuaren kopia egiten du, bere egitura zein edukia berrerabili edota lan eratorria sortzeko.
Gehitu Gogokoetan
Gehitu Gogokoetan ikonoa erabiliz gero Liburua zure Gogokoetan gehituko da.
Oharra: Zure baliabide gogokoenak bilatzeko, zure Profil-orriko Baliabideak fitxako bilaketa-eremuko Gogokoak iragazkia erabil dezakezu.
Oharra: Gogokoa ikono beteak jada zure Gogokoen artean dagoen baliabidea ireki duzula adierazi nahi du.
Ikusteko eta Partekatzeko Aukerak
Ikusi Liburua aukerak Liburua ireki eta ikusteko balio du.
Jaitsi aukeraren bidez Liburua zure ordenagailura .zip artxibo-formatuan jaitsi ahal izango duzu.
Oharra: Lan-orria jaitsi ahal izan aurretik, GeoGebraren lizentzia ez-komertzialaren baldintzak onartu beharko dituzu.
Partekatu aukerak Liburua GeoGebra-komunitatearekin partekatzeko hainbat aukera ematen dizkizu. Informazio gehiago behar izanez gero ikusi Nola Partekatu zure Lan-orri Dinamikoa.
Iruzkinak
Posible da GeoGebra-liburu baten Ikuspegi Orokorraren orrian iruzkinak idaztea. Idatzi zure iruzkina eta sakatu Gorde.
Iradokitutako Baliabideak
Ikuspegi Orokorraren orrian aukeratu duzun baliabidearekin lotuta dauden baliabideei buruzko informazioa aurki dezakezu:
- Eratorritako Baliabideak: Aukeratutako Liburuan oinarritzen diren baliabide guztien zerrenda erakusten du.
- Antzeko Baliabideak: Beharbada gustuko izango dituzun antzeko baliabideen zerrenda erakusten du.