GeoGebra-eraikuntzak

Nola Txertatu Eraikuntzak

GeoGebraren Lan-orriaren Editorean, egin klik + Gehitu Elementua botoian eta aukeratu GeoGebra-eraikuntza Lan-orriaren Elementuen zerrendan.

Aukeratu edota Sortu Eraikuntza

Aukeratu edota Sortu Eraikuntza
undefined

Jarraibideak

  1. Aukeratu edota Sortu zure Lan-orrian txertatu nahi duzun zure Eraikuntza hurrengo aukeretakoren bat erabiliz:
    • Eraikuntza-bilaketa: Erabili bilaketa-eremua lehendik sortutako eta publikoak diren beste erabiltzaile batzuen GeoGebra-eraikuntzak bilatzeko edo, bestela, azaltzen den zerrendatik zure eraikuntzaren bat aukeratu.
    • Igo Eraikuntza: Aukeratu zure ordenagailuan zure GeoGebra-kontura igo eta zure Lan-orri Dinamikoan erabili nahi duzun GeoGebra-artxiboren (.ggb) bat. Oharra: Zure baliabidea igotzerakoan zure lana Creative Commons: Attribution Share Alike lizentziaren baldintzetan argitaratzea onartzen duzu.
    • Sortu Eraikuntza: GeoGebra-eraikuntza berria sor dezakezu azalduko den GeoGebraren Webgune-aplikazioa erabiliz.
  2. Sakatu Eginda zure GeoGebra-eraikuntza gorde eta zure Lan-orri Dinamikoaren Eraikuntza-elementu batean txertatzeko. Oharra: Txertatutako GeoGebra-eraikuntzak geroago ere editatu ahal izango dituzu.

Osatu GeoGebra-eraikuntzaren Elementua

Osatu GeoGebra-eraikuntzaren Elementua

Jarraibideak

  1. Idatzi GeoGebra-eraikuntzaren Izenburua.
  2. Aldatu zure GeoGebra-eraikuntzaren Ezarpen Aurreratuak (adb., Tresna-barra erakutsi).
  3. Sakatu Eginda Eraikuntza-elementua ixteko. Ondoren, sakatu Lan-orriaren Editoreko goi-eskuin aldeko Gorde egindako aldaketak gordetzeko.

Nola Editatu Eraikuntzak

Kurtsorea txertatutako GeoGebra-eraikuntza baten gainean mugitzen baduzu, editatzeko aukerak agertuko dira. Egin klik erabili nahi duzun aukeraren ikonoan.
  • Editatu: Editatu GeoGebra-eraikuntzaren Izenburua edota Eraikuntza bera aldatu.
    • Editatu Eraikuntza zure eraikuntza GeoGebraren Webgune-aplikazioa erabiliz ireki eta editatu ahal izango duzu. Aholkua: GeoGebraren Webgune-aplikazioaren behe-eskuin aldeko erpina arrasta dezakezu bere tamaina handitzeko editatzerakoan. Ohartu honek ez duela zure Lan-orri Dinamikoan Eraikuntzak duen tamaina aldatuko.
    • Ordezkatu Eraikuntza zure GeoGebra-eraikuntza besteren bat bilatuz edota berria sortuz ordezka dezakezu.
    • Arrastatu eta utzi ggb-artxiboren bat lerro etenez adierazitako eremuan, artxibo horrekin oraingo eraikuntza ordezkatzeko.
  • Kopiatu: Kopiatu Lan-orri Dinamiko berean berrerabili nahi duzun Eraikuntza-elementua.
  • Ezabatu: Ezabatu Eraikuntza zure Lan-orri Dinamikotik.
Oharra: Txertatutako GeoGeobra-eraikuntzaren baten gainean klik eginez ere editatu ahal izango duzu. Sakatu Eginda zure Eraikuntza editatzen bukatzeko. Ondoren, sakatu Lan-orriaren Editoreko goi-eskuin aldeko Gorde egindako aldaketak gordetzeko.

Eraikuntzaren Ezarpen Aurreratuak

Zure GeoGebra-eraikuntza gehiago pertsonalizatzeko, bere Ezarpen Aurreratuak alda ditzakezu (adb., Menua edo Estilo-barra erakutsi, erabiltzaileei Eraikuntza Berrezartzeko aukera eman). Ezarpen Aurreratuak eraikuntzaren behealdean daude.
Image

Ezarpen Aurreratuen Xehetasunak

Zabalera eta Altuera Idatzi zure eraikuntzaren tamaina zehatza pixeletan edota eraikuntzaren behe-eskuin aldeko erpina arrastatu bere tamaina aldatzeko. Aldatu eskala Aldatu zure GeoGebra-eraikuntzaren eskala (lehenetsitako eskala 1 da). Mantendu itxura-proportzioak Mantendu eraikuntzaren itxura-proportzioak bere tamaina aldatzerakoan. Gaitu Eskuin-klik eta Teklatu bidezko Edizioa Eman erabiltzailei eskuin-klik (MacOS: Ctrl-click) egin, zooma egin edota teklatu bidez eraikuntza editatzeko aukera. Gaitu Etiketen Arrastatzea Eman erabiltzailei objektuen etiketak beste posizio batera arrastatzeko aukera. Erakutsi Eraikuntza Berrezartzeko Ikonoa Eman Eraikuntza lehenetsitako egoerara berrezartzeko aukera. Gaitu Maius-arrastatzea eta Zooma Eman erabiltzailei Ikuspegi Grafikoa bere atzealdea arrastatuz mugitzeko edota saguaren gurpiltxoa erabiliz zooma handiagotzeko/txikiagotzeko aukera. Erakutsi Menua Erakutsi Menua botoia Eraikuntzaren goi-eskuin aldean, erabiltzaileek GeoGebraren Menuko aukera guztiak erabili ahal izan ditzaten. Erakutsi Tresna-barra Erakutsi Tresna-barra Eraikuntzaren goialdean. Oharra: GeoGebra-ariketetan aukera hau gaituta dago berez.  Erakutsi Sarrera-eremua Erakutsi Sarrera-eremua Ikuspegi Grafikoaren behealdean edota Aljebra Sarrera-eremua Aljebra Ikuspegian (ikusgai badago). Erakutsi Estilo-barra Erakutsi Estilo-barra botoia erabiltzaileek sortutako objektuen ezaugarriak aldatu ahal izan ditzaten. Sakatu Eginda zure Eraikuntzaren Ezarpen Aurreratuak editatzen bukatzeko. Ondoren, sakatu Lan-orriaren Editoreko goi-eskuin aldeko Gorde egindako aldaketak gordetzeko.