Irudiak
Nola Txertatu Irudiak
GeoGebraren Lan-orriaren Editorean, egin klik + Gehitu Elementua botoian eta aukeratu Irudia Lan-orriaren Elementuen zerrendan.
Jarraibideak
- Idatzi zure irudiaren Izenburua (hautazkoa).
- Aukeratu txertatu nahi duzun irudia hurrengo aukeretakoren bat erabiliz:
- Arrastatu eta utzi irudi-artxiboa lerro etenez adierazitako eremuan.
- Klikatu Aukeratu Irudiaren Artxiboa zure ordenagailutik irudiren bat igotzeko. Bilatu ordenagailuan zure lan-orrian txertatu nahi duzun irudiaren artxiboa, aukeratu artxiboa eta sakatu Ireki.
- Idatzi linean dagoen irudiren baten URLa zabalduko den abisu-leihoko testu-eremuan.
- Deskribatu Irudia (hautazkoa).
- Egokitu irudiaren Zabalera eta Altuera.
- Sakatu Eginda leihoa itxi eta zure Lan-orri Dinamikoan irudia txertatzeko.
Nola Editatu Irudiak
Kurtsorea txertatutako irudiren baten gainean mugitzen baduzu, editatzeko aukerak agertuko dira. Egin klik erabili nahi duzun aukeraren ikonoan.
- Editatu: Ireki Irudi-elementuen Editorea eta editatu irudiaren izenburua edota aldatu irudia. Oharra: Ezin da irudia bera editatu.
- Kopiatu: Kopiatu Lan-orri Dinamiko berean berrerabili nahi duzun Irudi-elementua.
- Ezabatu: Ezabatu Irudia zure Lan-orri Dinamikotik.