1. baliabidea: Poligonoen ezaugarriak ikasten
Baliabidearen justifikazioa
Geogebra aplikazioak eskaintzen digun jarduera honek Poligonoak zer diren jakin eta bere ezaugarriak zeintzuk diren ulertzea eta barneratzea du helburu. Zehazki, 6-10 urtetako matematika jardueren atalean kokatzen du baliabide interaktibo hau aplikazioak. 236/2015eko Dekretua oinarri hartuta, Lehen Hezkuntzako 1.zikloan landuko genituzke poligonen inguruko jarduerak proposatutako baliabidearen bitartez. Zehazki, Lehen Hezkuntzako 3. maila aproposa dirudigu. Beraz, “poligonoen ezaugarriak ikasten” izeneko baliabide hau, geometriari dagokion 4. multzoak kokatuko da, forma lauak eta espazialak izeneko atalean. Zehazki, ondorengo atalean: “poligonoak irizpide geometrikoaren arabera sailkatzen hastea: aldeak eta erpinak". Jardueraren justifikazioa eginik, honen nondik norakoak egin nahi genituzke jarraian. Arestian esan bezala, jardueraren helburua, “poligonoa zer den jakitea eta bere ezaugarriak ezagutzea” da, beraz, hau oinarri hartuta, ariketak zortzi irudi geometriko ezberdin proposatzen ditu eta hauetako bakoitzari kolore bat esleitu. Ikasleen egitekoa, taula batean, poligonoak izendatu (izena zein den zehaztu), eta erpin nahiz alde kopuru azaltzea izango da.