Nola Gonbidatu Kideak
Zure Taldeko Kideak fitxan, Talde-kodea partekatuz edota beste erabiltzaile batzuk Taldean sartzera zuzenean gonbidatuz, Jabeek Kide berriak gonbida ditzakete.
Partekatu Talde-kodea
Bilatu Kideak fitxako goiburuan dagoen Talde-kodea eta zure Taldera gonbidatu nahi dituzun erabiltzaileekin partekatu (adb., emailez bidali, arbelean idatzi... ).

Zuzenean gonbidatu erabiltzaileak
Gonbidatu nahi dituzun erabiltzaileak bilatzeko, idatzi beraien posta elektronikoa edota GeoGebraTubeko erabiltzaile-izena Bilaketa-eremuan.
Gonbidatu botoian klik egin ostean...
- gonbidatutako erabiltzaileari gonbidapen-emaila bidaliko zaio.
- gonbidapena erabiltzailearen GeoGebraTubeko Profileko Taldeak fitxan azalduko da.
- erabiltzailea Taldearen Kideak fitxan Gonbidatu gabe egoeran azalduko da. Oharra: Gonbidatutako erabiltzaileek gonbidapena onartu zein errefuxa dezakete.
Partekatu Ikusteko Esteka
Jabeek Taldearen Ezarpenak orrialdean dagoen eta Taldea ikusteko balio duen Ikusteko Esteka bidal diezaieke beste erabiltzaile batzuei.
Oharra: Ikusteko Esteka duten erabiltzaileak ez dira automatikoki Taldeko Kide bihurtzen eta ikusteko baimena dute bakarrik.