Erdiak osatu-(r)en kopia
Irudi simetrikoari falta zaion erdia osatu behar duzu.
1. BALIABIDEA
JUSTIFIKAZIOA:
Hau da aukeratu dugun lehen baliabidea. Simetria eskolan lantzen hasten diren kontzeptu matematikoetako bat da. Haur-hezkuntzan jada figura simetrikoak ikasten eta eraikitzen dituzte, definizio zorrotzik erabili gabe.
Haurrek marraztea maite dute, eta marraztean ikusten eta ezagutzen duten errealitatea irudikatzen dute. Koloreak, formak eta gaiak aukeratzen dituzte, eta, aldi berean, heldutasun-maila eta garapen kontzeptuala adierazten dute. Trebetasun horiek dira hainbat ikuspuntutatik ikastea erakargarri egiten dutenak.
Oso baliagarria iruditu zaigu baliabide hau, izan ere, txikitatik ikasten baitugu kontzeptu hau baina gero ariketak jartzen dizkigutenean kasu batzuetan kostatu egiten zaigu.
Baliabide honen helburu nagusiak irudi simetriko baten erdia sortzea da, objektu simetrikoak identifikatuz. Nahiz eta baliabidean ez dagoen, jardueraren emaitza autoebaluatzea gehituko genuke, askotan egiten ez dugun ekintza baita eta izugarrizko garrantzia duena.
Baliabide honek koloreekin jolasten du, hau da, kolore erakargarriak erabiltzen ditu ikasleen atentzioa deitzeko.