Berrelikadura Fitxa: Lauki-sarea (Jabeek bakarrik)
Lauki-sarearen Antolamendua
Berrelikadura fitxaren edukia Taldeko Kide bakoitzaren lanaren ikuspegi orokorra ematen duen
Lauki-sare gisa ikus dezakezu.
Oharra: Jabeek
Taldearen Ezarpenetan
Zerrenda ikuspegira alda dezakete.
Lauki-sarearen erreskadetan Taldeko Kide guztien zerrenda dago eta zutabeetan, aldiz, Ariketa guztiak azaltzen dira, mezuen arabera taldekatuta eta dataren arabera ordenaturik.





Ariketa bakoitzaren Egoera
Ariketaren momentuko egoera Taldeko Kide bakoitzarentzat adierazten da:
Hasi gabe,
Hasita edo
Bukatuta dauden Ariketak bakarrik erakusteko.
Hasi gabe: Kideak ez du oraindik Ariketa ikusi / landu.
Hasita: Kidea Ariketan lan egiten hasi da.
Bukatuta: Jabeak Ariketa aztertu eta bukatuta egoeran ezarri du.



Iruzkinak
Kideek Ariketaren batean
iruzkina idazterakoan (adb., Ariketa baten inguruko galdera) edota Jabeak (adb., Kideren baten galderaren erantzuna, berrelikadura), dagokion
iruzkin-ikonoa Ariketaren egoeraren ondoan agertzen da.
Oharra:
Iruzkin berriak kolore urdinez adierazten dira.



Nola Ikusi eta Aztertu Ariketak
Ariketak Ikusi
Lauki-sareko lehenengo erreskadako Ariketaren batean klik egiterakoan, Jabeak Ariketa ikusi eta froga dezake Kideek nola ikusiko duten egiaztatzeko.
Oharra: Jabeak Ariketa egin eta ebazpena gorde dezake, zeina ez dagoen publikoki ikusgai.
Aztertu Kideen Lana
Lauki-sareko gelaxkaren batean klik egiterakoan, Ariketa ireki eta dagokion Kidearen lana azter dezakezu.
Ariketen inguruko Informazioa
Kurtsorea
Lauki-sareko gelaxakaren baten gainean jartzerakoan, informazio gehigarria (adb., azken aldaketa-data) agertuko da.



