KOORDENATUAK
AZALPENA
Atal honetan, koordenatuak zer diren, identifikatzen eta adierazten ikasiko duzu.
Koordenatuak puntuak adierazten erabiltzen dira eta bi balio izaten dituzte, lehena x-ri dagokiona eta bigarrena ordea y-ri dagokiona.
Azalpena irakurri ostean dagokion jarduera burutu eta bukatzean pantaila irudia egin eta Classroomean igo dagokion tokian.
- x ardatz horizontalean adierazten da eta balioa positiboa bada eskuinetara zenbakiak adierazten duen beste mugituko da. Ezkerretara egiteko zenbakia negatiboa izan beharko da.
- Ardatz bertikalean y-ri dagokiona azalduko da, zenbakia positiboa bada jatorritik gorantza ageriko da eta negatiboa bada ordea behera egingo da.
JARDUERA 1
Adierazi ondorengo puntuak dagokion tokian:
- A(2,7)
- B(-2,-3)
- C(0,4)
- D(-5,2)
- E(6,0)
- F(-3,0)
- G(4,-2)
Jarduera 1
JARDUERA 2
Zein puntu dira irudian azaltzen direnak?
Jarduera 2
OHARRA: emaitza adieraztean jarri (4,-2) komarekin banatuta eta hutsunerik gabe.
Zein da A puntua?
B puntua
C puntua
D puntua
E puntua
F puntua
G puntua
H puntua
I puntua
J puntua