1. Ariketa: Perimetroak neurtzen
Erregela eta koadrikulaz baliatuz hiru irudi hauen perimetroa neurtu.
Erregela mugitzeko, erabili gezi gorriak. Erregela biratzeko, erabili gezi berdea.
Galderak
1. Ikusten dituzun hiru irudietatik, zure ustez, zein da perimetro handiena duena?
2. Neurtu baino lehen, ordena itzazu handienetik txikienera hiru irudietako perimetroak.
3. Neurtu ezazu irudi gorriaren perimetroa eta idatz ezazu neurri hori zentimetrotan: "Irudi gorriaren perimetroa ____________ cm-koa da"
4. Neurtu ezazu trapezio urdinaren perimetroa eta idatz ezazu neurri hori zentimetrotan: "Trapezio urdinaren perimetroa ____________ cm-koa da"
5. Neurtu ezazu triangelu horiaren perimetroa eta idatz ezazu neurri hori zentimetrotan: "Triangelu horiaren perimetroa ____________ cm-koa da"
Justifikazioa
Irudi geometriko ezberdinen perimetroak neurtzeko hautaturiko baliabide honek, neurketak modu zehatz, erraz eta ez-ohiko batean burutzeko aukera paregabea luzatzen duela iruditzen zaigu. Geogebra aplikazioak eskaintzen duen lauki-sare ereduaz baliatuz, dimentsioak irudikatu eta horiek modu bisualago batean ikusi eta ulertzeko aukera zabaltzen du, eta honakoa, baliagarria ikusten dugu Lehen Hezkuntzarako. Baliabide hau, esaterako, bigarren zikloko 4.mailako ikasleekin erabiltzeko egokia dela deritzogu, zehazkiago hitz eginda, 236/2015 Dekretuaren II. Eranskinean (2015) adierazten den Matematika irakasgaiko 4. eduki multzoaren (Geometria) barneko “2. Forma lauak eta espazialak: perimetroa eta azalera” edukia lantzeko.