Triangelua eta bere angeluak
Triangeluak angeluen arabera
Helburua: triangelu baten angeluen batura zein den ikastea eta angeluen arabera triangeluak sailkatzea.
Egitekoa:
Mugitu ezazu, "mugitu" puntua eta frogatu zenbatekoa den triangelu baten angelu guztien batura.
Eraldatu ezazu bertan agertzen den triangelua (horretarako puntu urdinak lekuz mugitu) eta ostean, berriz ere "mugitu" puntua garraiatu eta begiratu ea zenbatekoa den orain angeluen batura. Zenbatekoa da?
Nahi izan dituzun eraldaketa guztiak egin eta gero, esan hurrengo baieztapena egia edo gezurra den: edozein triangeluaren angeluen batura 180ºkoa da.
Ariketan ikasi duzunarekin esan hurrengo esaldiak EGIA edo GEZURRA diren:
- Triangelu baten angeluak kontuan hartzen baditugu, hiru triangelu mota daude: zorrotza, kamutsa eta zuzena.
- Triangelu zuzena izateko, bere angelu guztiak 90º baino gutxiagokoak izan behar dira.
- Triangelu bat kamutsa izateko, hiru angeluetatik, bat kamutsa izan behar da.
- Triangelu zuzen batek 90ºko angelu bakar bat dauka
- Triangelu bat zorrotza izateko hiru angeluak 90º baino gehiagokoak izan behar dira.
Behar dituzun froga guztiak egin eta gero, jakingo zenuke hiru triangelu motak definitzen? Zorrotza, zuzena eta kamutsa.