VH1: Triangelu motak ezagutzen. Definizioen eraikuntza
1. JARDUERA: Triangelu moten propietateak ezagutu
Triangelu ezberdinen izen eta definizioak ezagutzeko bi ezaugarrietan jarriko dugu arreta. Alde batetik triangeluen barne-angeluen anplitudea aztertuko dugu eta horretan oinarrituz, ezberdintzen diren triangelu motak ezagutuko ditugu. Ondoren, aldeen luzerari erreparatuz berdina egingo dugu.
GeoGebrako eredu dinamikoak erabiliz taulak bete. “X” bat jarri behar da triangelu mota bakoitzak betetzen dituen propietateetan. Adibidez, triangelu zorrotzak bi propietate betetzen ditu: gutxienez bi angelu zorrotz ditu eta hiru angelu zorrotz ditu; ondorioz, taula horrela bete behar da:
Eredu hori kontutan hartuz bi taula hauek osorik bete. Kontutan hartu zenbait triangeluk propietate bat baino gehiago bete ditzaketela.
2. JARDUERA: Triangeluak definitzen
Taulan jasotako informazioan oinarrituz triangelu bakoitzaren definizioa eman. Irudi bakoitzaren definizioa
emateko betetzen dituen propietateak, bakarrik BAI betetzen dituenak, adierazi behar dituzu horrelako esaldi bat osatuz.
“Triangelu zorrotza…………………………………………………….ezaugarriak dituen hiru aldeko poligonoa da.”