Partxis-(r)en kopia
Jokoaren hasiera
Partida hasieran kolore bakoitzeko fitxa bat bere hasierako posizioan ipintzen da; gainontzekoak bere koloreko etxean egongo dira.
Joklariek txandaka jaurtitzen dute dadoa; nork hasi behar duen zozketatzeko normalean dadoa behin jaurtitzen da eta puntuazio altuena lortzen duena hasten da.
Fitxak etxetik ibilbidera aterako dira jokalariak dadoarekin bostekoa lortzen duenean; bosteko bat ateratzen duenean, ahal izanez gero derrigorrez fitxa bakar bat atera behar du etxetik; kasu honetan ateratako fitxa kolore bereko seguruan ipintzen da.
Mugimenduak
Gutxienez fitxa bat ibilbidean jarrita duenean, dadoa jaurtitzen duen jokalariak fitxa aurreratu behar du dadoak adierazten duen laukitxo-kopurua, zenbakiak hazten joaten diren norantzan. Jokoan fitxa bat baino gehiago izanez gero, jokalariak nahi duena mugitu dezake.
Dadoaren balioa 6 denean eta mugitu behar den kolore bereko fitxarik etxean ez dagoenenan, 6 laukitxo kontatu beharrean 7 kontatu behar dira.
Txanda batean 6 bat lortzen denean, mugimendua egin ondoren joklariak txanda errepikatzen du, gehienez hiru txanda egin arte.
Hesiak
Jokalari batek mugitzerakoan kolore bereko beste fitxa bat dagoen laukitxo batean uzten badu bere fitxa hesia egiten du.
Hesiak ez du fitxak gainetik pasatzen uzten, nahiz eta kolore berekoak izan; fitxak ezin dira mugitu aurreratu behar diren laukitxo guztiak ez badaude libre (hesirik gabe)
Hesia jarrita duen jokalari batek, dadoarekin 6 bat lortuz gero, derrigortuta dago hesia irekitzera (hau da, hesia osatzen duen fitxa bat mugitzera).
Harrapaketak
Mugimendu baten ondorioz fitxa bat kolore ezberdineko fitxa bat dagoen laukitxo batera iristen denean, pieza hori jan egiten du eta harrapaketa burutu duen jokalariak 20 laukitxoko mugimendu bat egin beharko du ondorioz. Jandako fitxa bere etxera itzuliko da, eta ez da berriro aterako dadoan bosteko bat lortu arte.
Aurreko arauak salbuespen bat dauka: okupatutako laukitxoa segurua denean, ez da harrapaketarik gertatzen eta bi piezak elkarrekin gelditzen dira.
Edozein kasutan seguruetan, gainontzeko laukitxoetan bezala, gehienez bi fitxa egon daitezke; mugitu behar den fitxa beste bi fitxa dauden laukitxo batera iritsi behar badu, mugimendua ez da burutuko.
Kolore bakoitzaren hasierako laukitxoak seguruak dira. Baina laukitxo horretan bi fitxa daudenean, eta etxearen jabeak bosteko bat ateratzerakoan fitxa bat harrapa dezake: dauden fitxen artean bat etxearen kolorekoa baldin bada, bestea jan egiten du, eta biak kolore ezberdinekoak baldin badira, laukitxora iritsi den azkena jaten du. Biak etxearen kolorekoak badira ezin izango du fitxarik atera eta ondorioz ezta jan ere.
Jokalari batek hirugarren seikoa segidan lortzen duenean txanda berean, bigarren seikoa lortu ondoren mugitutako fitxa etxera itzuliko da zuzenean aurkariaren batek jan izan balu bezala (kasu honetan ezin du inork 20 lauki aurreratu) eta txanda bukatzen da.
Bukaera
Fitxa batek taulari itzuli oso bat ematen dionean, bigarren itzuli bat hasi beharrean bere koloreko igarobidetik igotzen hasi behar du (taularen erdirako bidea hartuz).
Fitxa bat helmugaren laukian sartu ahal izateko, gelditzen zaion lauki kopuru zehatza lortu behar da dodoarekin; dadoak markatzen duena baino lauki gutxiago gelditzen zaionean ezin da fitxa hori mugitu.
Fitxa bat helmugaratu ondoren, mugitu duen jokalariak 10 laukitxo aurrera dezake beste fitxa batekin.
Azken igarobidean bakarrik kolore bereko fitxak sar daitezke; beraz, hor ez dago jaterik.
Jokalari batek hirugarren seikoa segidan lortzen duenean txanda berean eta bigarren seikoa lortu ondoren mugitutako fitxa helmugarako igarobidean sartua baldin badago, ezin da sei laukitxo inongo fitxarekin aurreratu, baina fitxa horrek ez du etxera joan beharko.
Partida bukatzen da jokalari batek bere fitxa guztiak berari dagokion helmuga laukian sartzerakoan.
(http://matematicaula.com.es)