GeoGebra-ariketak

Nola Txertatu GeoGebra-ariketak

GeoGebraren Lan-orriaren Editorean, egin klik + Gehitu Elementua botoian eta aukeratu GeoGebra-ariketa Lan-orriaren Elementuen zerrendan.

Jarraibideak

  1. Idatzi Ariketaren Izenburua (hautazkoa). Oharra: Lan-orri berean elementu gehiago (adb., testua, galderak) txertatu behar badituzu, izenburuak erabil ditzakezu.
  2. Deskribatu Ariketa edota jarraibideak eman. 
  3. Aukeratu nahiago duzun Matematika-aplikazioa goitiberako menuan.
  4. Erabili pantailan azaltzen den GeoGebra-eraikuntza GeoGebra-ariketaren zati elkarreragilea prestatzeko hurrengo aukeretakoren bat erabiliz:
    • Editatu lehenetsitako eraikuntza Editatu Eraikuntza erabiliz.
    • Ordezkatu emandako eraikuntza hutsa lehendik sortutako eraikuntzaren batekin Ordezkatu Eraikuntza erabiliz.
    • Arrastatu eta utzi ggb-artxiboren bat lerro etenez adierazitako eremuan, artxibo horrekin oraingo eraikuntza ordezkatzeko.
  5. Aldatu zure eraikuntzaren the Ezarpen Aurreratuak (hautazkoa).
  6. Sakatu Eginda zure GeoGebra-ariketa prest dagoenean.

Nola Editatu GeoGebra-ariketak

Kurtsorea txertatutako GeoGebra-ariketa baten gainean mugitzen baduzu, editatzeko aukerak agertuko dira. Egin klik erabili nahi duzun aukeraren ikonoan.
  • Editatu: Editatu GeoGebra-ariketaren Izenburua edota Eraikuntza bera aldatu.
    • Editatu Eraikuntza zure eraikuntza GeoGebraren Webgune-aplikazioa erabiliz ireki eta editatu ahal izango duzu. Aholkua: GeoGebraren Webgune-aplikazioaren behe-eskuin aldeko erpina arrasta dezakezu bere tamaina handitzeko editatzerakoan. Ohartu honek ez duela zure Lan-orri Dinamikoan Eraikuntzak duen tamaina aldatuko.
    • Ordezkatu Eraikuntza zure GeoGebra-eraikuntza besteren bat bilatuz edota berria sortuz ordezka dezakezu.
    • Arrastatu eta utzi ggb-artxiboren bat lerro etenez adierazitako eremuan, artxibo horrekin oraingo eraikuntza ordezkatzeko.
  • Kopiatu: Kopiatu Lan-orri Dinamiko berean berrerabili nahi duzun GeoGebra-ariketaren elementua.
  • Ezabatu: Ezabatu GeoGebra-ariketa zure Lan-orri Dinamikotik.
Sakatu Eginda zure GeoGebra-ariketa editatzen bukatzeko. Ondoren, sakatu Lan-orriaren Editoreko goi-eskuin aldeko Gorde egindako aldaketak gordetzeko.

Ezarpen Aurreratuak

Zure GeoGebra-ariketa gehiago pertsonalizatzeko, GeoGebra-eraikuntzaren Ezarpen Aurreratuak alda ditzakezu (adb., Menua edo Estilo-barra erakutsi, erabiltzaileei Eraikuntza Berrezartzeko aukera eman). Ezarpen Aurreratuak eraikuntzaren behealdean daude.
Image

Ezarpen Aurreratuen Xehetasunak

Zabalera eta Altuera Idatzi zure eraikuntzaren tamaina zehatza pixeletan edota eraikuntzaren behe-eskuin aldeko erpina arrastatu bere tamaina aldatzeko. Aldatu eskala Aldatu zure GeoGebra-eraikuntzaren eskala (lehenetsitako eskala 1 da). Mantendu itxura-proportzioak Mantendu eraikuntzaren itxura-proportzioak bere tamaina aldatzerakoan. Gaitu Eskuin-klik eta Teklatu bidezko Edizioa Eman erabiltzailei eskuin-klik (MacOS: Ctrl-click) egin, zooma egin edota teklatu bidez eraikuntza editatzeko aukera. Gaitu Etiketen Arrastatzea Eman erabiltzailei objektuen etiketak beste posizio batera arrastatzeko aukera. Erakutsi Eraikuntza Berrezartzeko Ikonoa Eman Eraikuntza lehenetsitako egoerara berrezartzeko aukera. Gaitu Maius-arrastatzea eta Zooma Eman erabiltzailei Ikuspegi Grafikoa bere atzealdea arrastatuz mugitzeko edota saguaren gurpiltxoa erabiliz zooma handiagotzeko/txikiagotzeko aukera. Erakutsi Menua Erakutsi Menua botoia Eraikuntzaren goi-eskuin aldean, erabiltzaileek GeoGebraren Menuko aukera guztiak erabili ahal izan ditzaten. Erakutsi Tresna-barra Erakutsi Tresna-barra Eraikuntzaren goialdean. Oharra: GeoGebra-ariketetan aukera hau gaituta dago berez.  Erakutsi Sarrera-eremua Erakutsi Sarrera-eremua Ikuspegi Grafikoaren behealdean edota Aljebra Sarrera-eremua Aljebra Ikuspegian (ikusgai badago). Erakutsi Estilo-barra Erakutsi Estilo-barra botoia erabiltzaileek sortutako objektuen ezaugarriak aldatu ahal izan ditzaten. Sakatu Eginda zure GeoGebra-ariketa editatzen bukatzeko. Ondoren, sakatu Lan-orriaren Editoreko goi-eskuin aldeko Gorde egindako aldaketak gordetzeko.