Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Laukiak

Ondoko appletak lauki ezberdinak irudikatzeko eskatzen du. Ariketak banaka egin behar dira eta jarduera bakoitza egin ondoren, "Hurrengoa" botoia sakatu eta erronka berria agertuko da. Appletean ikus daitekeen bezala, lehenengo ariketak "3cm-ko aldeak dituen karratua irudikatzeko" eskatzen du. GeoGebra tresnak erabilita, irudia osatu eta bukatzean, "Hurrengoa" botoia sakatu ariketa berria pantailan agertzeko. Hau egiterakoan aurreko eraikuntza ez da appletetik desagertuko, beraz, guk ezabatu beharko dugu. Horretarako, geogebra tresnak agertzen diren lerroan, azkeneko leihatila ireki, eta zakarrontzi irudia duen "Ezabatu" tresna aukeratu behar da. Aurretik irudikatutako objektuen gainean klikatuz aurreko eraikuntza desagertuko da.