Tresna Grafikoak

Nola ireki Tresna-barra

Tresna-barra Editatu ikonoa ukituz ireki dezakezu. Oharra: GeoGebraren aukera guztiak erabili ahal izan ditzazun, GeoGebra Tresna Grafiko guztiak GeoGebra Kalkulagailu Grafikoan gehitzeko lanean ari gara.
Image

Zenbait GeoGebra-tresna

Toolbar ImagePuntua Hautatu Puntua tresna eta ukitu Ikuspegi Grafikoa puntu berria sortzeko. Toolbar ImageZirkunferentzia Zentroa eta bere Puntu bat emanda Zirkunferentzia sortzeko, aurrena aukeratu edo sortu bere zentroa eta, ondoren, zirkunferentziaren gaineko punturen bat. Aholkua: Zentroa sortu edo aukeratu ostean, pantaila berriz ukitu eta hatza arrasta dezakezu zirkunferentziak nahi duzun tamaina izan arte. Toolbar ImagePoligonoa Aukeratu edo sortu elkarren jarraian poligonoaren erpinak izango diren hiru puntu edo gehiago. Ondoren, ukitu berriz lehenengo puntua poligonoa ixteko. Oharra: Posible da poligonoa Eskuz egindako Forma tresnak bezala sortzea, Poligonoa tresna aktibatuta dagoenean. Aholkua: Tresna-barrako Tresnaren bat aukeratzen baduzu, aukeratutako tresna nola erabiltzen den azalduko dizun Tresna-aholkua azalduko da segundu batzuz.

Kalkulagailu Grafikoaren Tresna Bereziak

Kalkulagailu Grafikoko Tresna-barrako lehen Tresna-kutxak baditu GeoGebrarekin lehenago lan egin baduzu agian ezagutuko ez dituzun zenbait tresna: Toolbar Image Mugitu Hautatu Mugitu Tresna berezia eta arrastatu objekturen bat zure hatzarekin Ikuspegi Grafikoan bere posizioa aldatzeko. Toolbar Image Eskuz egindako Forma Eskuz egindako Forma Tresna aktibatuta dagoenean, zure hatzarekin marraztuz objektu berriak sor ditzakezu Ikuspegi Grafikoan (adb., triangelua, zirkunferentzia, zuzenkia,...). Kalkulagailu Grafikoa aplikazioa zuk egindako forma antzematen eta dagokion GeoGebra-objektu bihurtzen saiatuko da. Oharra: Ezin bada zure irudia antzeman, Ikuspegi Grafikotik desagertu egingo da. Saiatu irudi zehatzagoa egiten, mesedez. Toolbar Image Arkatza Arkatza tresnaren bidez eskuz egindako oharrak eta marrazkiak egin ditzakezu Ikuspegi Grafikoan. Oharra: Arkatza tresnaren bidez egindako marrazkiak ez dira GeoGebra-objektu bihurtzen, baina Ikuspegi Grafikoan irudi bezala gelditzen dira.