Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

1. baliabidea

JUSTIFIKAZIOA: 236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailean oinarritua.
  • Helburua: oinarrizko batuketa eta kenketak modu dibertigarri eta erreal baten bidez lantzea.
  • Hezkuntza Dekretuaren arabera:
- 1. zikloa - 2. eduki multzoa: zenbakiak eta eragiketak. - Edukiak: - Eragiketak:  -  Batuketa (biltzeko edo gehitzeko egoerak) eta kenketa (bereizteko edo kentzeko egoerak)  egiteko eragiketen esanahia, eta eguneroko bizitzan erabiltzea, problemak ebazteko. - Kalkulu estrategiak:  - Batuketak eta kenketak:   - Batuketak eta kenketak ulertzeko eta egiteko hasierako estrategiak: eskuz erabiltzea eta   zenbatzea, hatzak, zenbakizko zuzena, jolasak... erabiltzea.
  • Ariketa hau zenbaki osoak lantzeko baliagarria da, batuketak eta kenketak eginez. Hala ere, haurrentzako erakargarriagoa izan dadin, joko baten bidez landuko dira eragiketa hauek. Igogailu baten moduko zerbait irudikatzen da marrazkian eta batuketa edo kenketa bat egiteko, igogailua pisuz pisu igo eta jaitsiko da. Adibidez: igogailua 3.solairuan dago eta 2 pisu igotzen da. Beraz, egingo genukeen eragiketa: 3+2=5.solairuan geratuko da.
 Ariketa baliagarria iruditzen zaigu ohituta gauden ariketa xinpleez haratago eragiketak lantzeko, bizitza errealeko adibide bat baita honako hau. Gainera, eskolaz kanpo ere landu dezakete ariketa hau, ikasle askok baitute etxean igogailua eta hau interesgarria dela iruditzen zaigu, egunerokotasunean praktikan jarri ahalko baitute eragiketen lanketa.
  • Erreferentzia bibliografikoak: Eusko Jaurlaritza. (2016). Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea). https://bit.ly/351j64i