Poliedroen atalak

Poliedroa poligono formako aurpegiek mugatutako gorputz geometriko bat da. Bere elementuak hauek dira: Aurpegiak Poliedro baten aurpegiak poliedroa mugatzen duten poligonoetako bakoitza dira. Ertzak Poliedro baten ertzak poliedroaren aurpegien aldeak dira. Bi aurpegiek ertz bat dute komunean. Erpinak Poliedro baten erpinak poliedroaren aurpegi bakoitzaren erpinak dira. Hiru aurpegi bat datoz erpin berean. Diagonalak Poliedro baten diagonalak aurpegi berekoak ez diren bi erpin elkartzen dituzten segmentuak dira.

Poliedroa

Poliedroa
Image