4.Kapituloa: Transformazio geometrikoak
7. ariketa. Marraz ezazu:
1) Triangelu aldekide bat, eta irudikatu ertz bakoitzarekiko simetrikoak diren triangeluak. Eman
kolore bat egindako poliogono bakoitzari.
2) Edozein poligono eta egin translazioa. Horretarako, lehenik, sortu egin nahi duzun
translazioari dagokion bektorea edo gezia. Ondoren, adierazi bi irudien aldeen eta angeluen
balioak.
3) Hexagono erregular bat eta, ondoren, biratu erpin batekiko 45º. Jarraian, biratu hasieran
aukeraturiko erpinarekiko 90º, eta horrela jarraitu biraketak eginez, 45º-naka (45º, 90º, 135º,…)
bira osoa egin arte.