Nola Igo Artxiboak zure GeoGebra-kontura
Igo Artxiboak Zure GeoGebra-kontura
Zure GeoGebra-baliabideak toki berean izateko, zure GeoGebra-kontura artxiboak igotzeko bi aukera dituzu:
1. Zure Webgune edota Mahaigainetik Igo
GeoGebra-artxiboak zure GeoGebra-kontura igotzeko, GeoGebra-leihoko goi-eskuin aldeko
Menua botoia sakatu eta
Artxiboa menuko
Partekatu aukera erabili. Aurrena, zure artxiboa gorde eta
GeoGebra ikonoa aukeratu behar duzu. Lan-orriaren Editorea automatikoki zabalduko da eta zure GeoGebra-artxiboa Lan-orri berri batean GeoGebra-elementu gisa gehituko da.
Oharra: Igotako artxiboa editatu ahal izateko, zure GeoGebra-kontuan saioa hasi behar duzu (edo izena eman, ez baduzu konturik) lehenbizi.
2. Zure GeoGebra Profil-orritik Igo
Zure GeoGebra-kontura lehendik sortutako GeoGebra-artxiboa (.ggb) igotzea ere posible da. Zure Profil-orrian, egin klik +BERRIA botoian eta aukeratu
Igo. Bilatu igo nahi duzun .ggb artxiboa zure ordenagailuan eta aukera ezazu, Lan-orri Dinamiko berri batean GeoGebra-elementu gisa txertatzeko.





Saiatu zu zeu...
Aberastu zure Lan-orri Dinamikoa
Zure GeoGebra-artxiboa Lan-orri batean txertatu eta gero, Lan-orriaren Editorea linean erabili ahal izango duzu Lan-orria editatu eta aberasteko.
Lan-orriaren Ezarpenak ireki eta Metadata osa dezakezu (adb., Hizkuntza aukeratu, Helburu-taldea (Adina) zehaztu eta Fitxak idatzi) zure baliabidea deskribatzeko. Gainera, baliabidea GeoGebra-komunitatearekin partekatu ala pribatua izatea erabaki dezakezu.
Zure Lan-orri Dinamikoa gordetzeko, Lan-orri Dinamikoaren goi-eskuin aldeko Gorde botoia zein behealdeko Gorde eta Itxi botoia erabil dezakezu.
Oharra: Beste erabiltzaileek zure Lan-orri Dinamikoa nola ikusiko duten behatzeko, goiburuko
Ikusi Baliabidea aukera erabili eta zure Lan-orri berria aurreikus dezakezu.
- Idatzi zure Lan-orri Dinamikoaren Izenburua.
Editatu GeoGebra-elementua.
- Aldatu GeoGebra-elementuaren Ezarpen Aurreratuak hura pertsonalizatzeko (adb.,
Menua edo
Estilo-barra erakutsi, erabiltzaileei
Eraikuntza Berrezartzeko aukera eman,...).
- Txertatu Lan-orriaren Elementu gehiago (adb., Testua, Irudia, Galdera,...) +Gehitu Elementua botoia erabiliz.

