Nola Erabili GeoGebra-tresnak
Zer dira Tresnak?
GeoGebrako Ikuspegi bakoitzak erabiltzen ari zaren Ikuspegiko Tresna-sorta bereziak dituen bere Tresna-barra du. Tresnaren bat aktibatzeko dagokion ikonoa duen botoia saka dezakezu.
Ariketa: Sortu zirkunferentzia bat Zirkunferentzia Zentroa eta bere Puntu bat emanda tresna erabiliz.
- Aukeratu Zirkunferentzia Zentroa eta bere Puntu bat emanda tresna.
- Egin klik bi aldiz Ikuspegi Grafikoan zirkunferentzia sortzeko. Oharra: Lehenengo aldiz klik egiterakoan zirkunferentziaren zentroa zehazten da, eta bigarren aldiz egiterakoan neurria zehazten da.
- Aukeratu Hautatu eta Mugitu tresna eta arrastatu puntuak zirkunferentziaren posizioa zein neurria aldatzeko.
Saiatu zu zeu...
Zer dira Tresna-kutxak?
GeoGebraren Tresnak antzeko Tresnak edota mota bereko objektu berria sortzen duten Tresnak dituzten Tresna-kutxetan sailkatuta daude. Tresna-kutxaren bat irekitzeko, Tresnaren baten botoia sakatu ostean agertzen den zerrendako Tresnaren batean klik egin dezakezu.
Ariketa: Aurkitu Zuzenkia tresna Tresna-kutxen barruan eta sortu zuzenki bat.
- Bilatu Zuzenkia tresna Tresna-kutxetan.
- Egin klik bi aldiz Ikuspegi Grafikoan bi puntu eta beraiek lotzen dituen zuzenkia sortzeko.
- Aukeratu Hautatu eta Mugitu tresna eta arrastatu puntuak zuzenkiaren posizioa zein neurria aldatzeko.
Zer dira Tresna-aholkuak?
Tresnaren bat aukeratzen duzunean tresna hori nola erabiltzen den esaten duen Tresna-aholku bat agertzen da.
Aholkua: Tresna honen inguruko argibide gehiago behar badituzu, egin klik Tresna-aholkuan. Hori egiterakoan, aukeratutako Tresnarekin lotutako informazioa duen web-orrialdea irekiko da.
Ariketa: Asmatu nola funtzionatzen duen Poligonoa tresnak eta sortu triangelu bat.
- Aukeratu Poligonoa tresna.
- Irakurri Tresna-aholkua.
- Asmatu nola erabili tresna hau triangelu bat sortzeko.