4. Ariketa: Laukizuzena:Azalera-Perimetroa
Asmatu beharko dituzu laukizuzenaren azalera eta perimetroa
Justifikazioa
Ariketa honen bitartez, ikasleek aukera izango dute laukizuzen baten perimetroa eta azalera behin eta berriro lantzeko. Argi geratzen da, hau ez dela unitate baten hasieran jarriko den ariketa bat, azalera eta periemtroaren oinarrizko azalpenak falta direlako, hala ere, jarduera honen bitartez, eduki hauek barneratzeko aukera emango du. Ariketa honetan, laukizuzen desberdinen perimetro eta azalera azaldu beharko dituzte.
Eduki hauek, 236/2015 Dekretuaren II. Eranskinean (2015) adierazten den Matematika irakasgaiko 4. eduki multzoaren (Geometria) barneko “perimetro eta azalera” eduki multzoarekin erlazionatzen da. Ondorioz, hasiera batean aproposa ikusten da Lehen Hezkuntzako 2. zikloan lantzeko, 4. mailako ikasleekin.