Paralelogramoa Eraikuntza
Ariketa
Eraiki paralelogramo bat behean emandako eraikuntza-pausoak jarraituz.
Aztertu eraikuntza...
Saiatu zu zeu...
Jarraibideak
1. | | Aukeratu Lerroa tresna eta egin klik bi aldiz Ikuspegi Grafikoan AB edozein zuzen sortzeko. |
2. | | Sortu BC zuzena. Aholkua: Aukeratu B puntua eta egin klik Ikuspegi Grafikoan C puntua sortzeko. |
3. | | Aktibatu Zuzen Paraleloa tresna eta sortu AB zuzenarekiko paraleloa den eta C puntutik igarotzen den zuzena. Aholkua: Aukeratu AB zuzena eta, ondoren, C puntua. |
4. | | Sortu BC zuzenarekiko paraleloa den eta A puntutik igarotzen den zuzena. |
5. | | Aukeratu Ebakidura tresna eta sortu bi zuzenen arteko D ebakidura-puntua. Aholkua: Egin klik zuzenean ebakidura-puntuan. |
6. | | Aktibatu Poligonoa tresna eta sortu ABCD paralelogramoa erpin guztiak elkarren jarraian aukeratuz. Oharra: Aukeratu berriz lehenengo puntua poligonoa ixteko. |
7. | | Aukeratu Hautatu eta Mugitu tresna eta arrastatu paralelogramoaren erpinak ongi sortu duzula egiaztatzeko. |