Tabletetarako GeoGebra-azterketa Aplikazioak
Zer dira Tabletetarako GeoGebra-azterketa Aplikazioak?
Erabiltzaileak mahaigaineko ordenagailu eta eramangarrietarako
GeoGebra-azterketa pertsonaliza dezake, eta Tabletetarako GeoGebra-azterketa aplikazioek, aldiz, aldez aurretik ezarritako zenbait ezaugarri dituzte.
Hauek dira, oraingoz, eskuragarri dauden GeoGebra-azterketa aplikazioak:
 | GeoGebra-azterketako CAS |
 | GeoGebra-azterketako Kalkulagailu Grafikoa |
 | GeoGebra-azterketako Kalkulagailu Erraza |
Aholkuak:
- Ez badakizu zein den erabiltzen ari zaren Tabletetarako GeoGebra-azterketa Aplikazioa, behatu Azterketa-liburuaren izenburua.
- Tabletetarako Azterketa-aplikazioak erabiltzerakoan ezin zara
GeoGebra-azterketatik irten; berrabiarazi bakarrik egin dezakezu.
- Ohartu pantaila-babeslea desgaituta dagoela eta pantaila-blokeoak abisu-leihoa agertaraziko duela.
Zeintzuk dira GeoGeobra-azterketa eta dagozkion Tabletetarako aplikazioen arteko desberdintasunak?
- Tabletetarako GeoGebra-azteketa aplikazioak abiatzerakoan,
GeoGebra-azterketa automatikoki gaitzen da eta aldez aurretik ezarritako tresnak eskuragarri daude. - Tabletetarako Azterketa-aplikazioren bat erabiltzen ari bazara,
GeoGebra-azterketa bukatu ostean berrabiarazi egin dezakezu.
- Tableteterako GeoGebra-azterketa aplikazioak erabiltzerakoan ez da beharrezkoa
GeoGebra-azterketa pertsonalizatzea (adb., CAS ikuspegia edo 3D Grafikoak desgaitzea). Hobekien datorkizuna aukeratu, besterik gabe.
- Aukeratzen duzun Tabletetarako Azterketa-aplikazioaren arabera, beste GeoGebra-ikuspegi batzuen aginduak eta sarbidea desgaituta egon daitezke, eta menua sinpleagoa izan daiteke.
- Tabletetarako Azterketa-aplikazioekin lan egiterakoan, desgaitutako ezaugarriak ez dira Tresna-barran ezta Azterketa-liburuan azaltzen. Ordea, erabiltzen ari zaren Tabletetarako Azterketa-aplikazioaren izena Azterketa-liburuan agertzen da.
- Ezin duzu erabiltzaile-interfazaren hizkuntza aldatu. Tabletetarako GeoGebra-azterketa aplikazioek zure tabletaren lehenetsitako hizkuntza erabiltzen dute.