2. kapitulua: Poligonoak
3. Ariketa: Marraztu
1) Hexagono irregular bat, kokatu erpinetako bat (0,0) puntuan, beste erpin bat ardatzetakobatean eta beste lauak ardatzik ukitu gabe.
2) Botoi egokia aukeratuta, kokatu hexagonoaren alde bakoitzeko erdiko puntua.
4. ariketa. Marraztu
1) Hexagono erregular bat botoi egokia aukeratuta, kasu honetan zuk kokatutako bi puntuak bakarrik mugi daitezke, eta beti poligono erregularra izaten jarraituko du.
2) Eraikitako poligonoaren ezaugarriak aldatuko ditugu:
Hexagonoaren propietateetan sartu, urdina bihurtu, kolore ilundu, eta izena aldatu.
Poligonoari hexagono izena jarri.
Distantziak neurtzeko botoia aurkitu, angeluen azpian dago. Neurtu poligonoaren
azalera eta perimetroa.
Hexagonoaren diagonal bat marraztu. Kolore gorria eman eta lerro ez-jarraia bihurtu.
Diagonalaren luzera neurtu.