Pitagoras eta kenduraren karratua
Pitagorasen teorema demostratzeko moldaketa geometrikoa
Irudiak erakusten ditu lau triangelu zuzen eta berdin eta barne karratu bat.
Triangeluaren katetuak a eta b eta hipotenusa c izanik ezarri daiteke adierazpen egoki bat kanpoko karratuaren azalera eta barruko bost irudien azaleren batura berdinduz.
Nabarmendu behar da erdiko eta barruko karratuaren azalera (a-b)2 dela. Triangelu bakoitzaren azalera a·b/2. Irudi osoaren azalera c2.
Berdintzatik lortzen da Pitagorasen teorema.