Nola Erabili GeoGebraren Kalkulu-orriaren Tresnak
Zer dira Tresnak?
Kalkulu-orria Ikuspegiak kalkulu-orriarekin erabiltzeko Tresna-sorta bereziak dituen bere Tresna-barra du. Tresnaren bat aktibatzeko dagokion ikonoa duen botoia saka dezakezu.
Ariketa
Kalkulatu zenbaki-segida baten batura Batura tresna erabiliz.
1. | | Erabili Hautatu eta Mugitu tresna zenbakiak dituzten B zutabeko gelaxka guztiak nabarmentzeko. |
2. | | Aukeratu Batura tresna Kalkulu-orria Ikuspegiko Tresna-barratik. Oharra: Nabarmendutako gelaxketako zenbakien batura hutsik dagoen B zutabeko hurrengo gelaxkan azalduko da. |
Saiatu zu zeu...
Zer dira Tresna-kutxak?
GeoGebra-tresnak antzeko tresnak edota mota bereko objektu berria sortzen duten Tresnak dituzten Tresna-kutxetan sailkatuta daude. Tresna-kutxaren bat irekitzeko, Tresnaren baten botoia sakatu ostean agertzen den zerrendako Tresnaren batean klik egin dezakezu.
Ariketa
Sortu zenbaki-zerrenda bat kalkulu-orrian azaltzen diren zenbakiak erabiliz.
Oharra: B zutabeko balioek marraztutako puntuen x-koordenatuak zehazten dituzte eta C zutabeko balioek, aldiz, y-koordenatuak.
1. | | Erabili Hautatu eta Mugitu tresna 6. erreskadaraino B eta C zutabeetako gelaxka guztiak nabarmentzeko. |
2. | | Aukeratu Puntuen Zerrenda tresna Kalkulu-orria Ikuspegiko Tresna-barratik. Agertuko den leiho berrian, sakatu Sortu puntuak sortzeko zure datu-multzotik abiatuz. |