Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

6. 0º - 360º arteko arrazoi trigonometrikoak

Koordenatu-sistema baten gainean, erradioa 1ekoa duen zirkunferentzia bat marraztuko dugu. Zirkunferentzia goniometriko esaten diogu. Bertan, oso erraz definitzen eta bistaratzen dira edozein angeluren arrazoi trigonometrikoak. Angeluak honela kokatzen dira zirkunferentzia gainean: - Erpina, zentroan. - Aldeetako bat, x-ren ardatzerdi positiboarekin bat etorrita. - Beste aldea, dagokion lekuan, angelua erlojuko orratzen kontrako noranzkoan zabalduz. Edozein angeluren kosinua eta sinua, angeluaren bigarren aldeak zirkunferentzia ebakitzen duen puntuaren koordenatuak dira: P puntuaren x eta y, hurrenez hurren. Edozein angeluren tangentea kalkulatzeko, A puntutik zirkunferentziarekiko ukitzailea marraztuko dugu. Angeluaren 2. aldeak (edo horren luzapenak) ukitzailea ebakitzen duen zuzenkiaren luzera da.