Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Sinua: frogapen-eredua

Helburua eta urratsak

Ilustrazio-ereduan ikusi dugunez, balioa angeluaren arabera soilik aldatzen da. Zergatik ote da hori horrela? Thalesen Teoremaren arabera froga daiteke baieztapen hori. Gogora ezazu Thalesen Teoremaren enuntziatua. Ondoko eredu dinamiko honetan, puntu laranja eta A, B eta C puntuak mugitu daitezke. Kontrol-laukian sakatuz, orain arte erabili duzun triangelu berdea gainazarriko da egitura geometrikoaren gainean.