Sarrera-eremua

Idatzi zure eragiketak Sarrera-eremuan Kalkulagailu Zientifikoaren Teklatua erabiliz. Zure eragiketak zenbakitutako ilaratan azalduko dira Sarrera-eremuaren gainean. Idatzitako eragiketak dagokien ilaran klik eginez alda daitezke. Oharra: Idatzitakoa gaizki ala osatu gabe badago, Sarrera-eremuaren ezker aldean azalduko da.
Image

3 puntudun Menua

Zabaldu eragiketaren ondoan dagoen hurrengo aukeretakoren bat hautatzeko: Gehitu etiketa Etiketatu eragiketen emaitzak etiketa horiek beste eragiketa batzuetan erabili ahal izateko. Oharra: Eragiketa baten emaitza edota zenbaki bat hizkien bidez etiketatuz gero emaitzarekin eragiketa gehiago egiteko hizki berdinak erabil ditzakezu. Bikoiztu Bikoiztu Sarrera-eremuko eragiketa bestelako eragiketak egiteko edota aldaketak egiteko. Ezabatu Ezabatu Sarrera-eremuko eragiketak.

Eragiketak zatikiekin

Zatikiekin (×, ÷, +, -) oinarrizko eragiketa aritmetikoak egiterakoan, GeoGebra Kalkulagailu Zientifikoak emaitza zatiki gisa adierazten du. aukeratuz, emaitza biribildutako zenbaki hamartar gisa ikus dezakezu. aukeratzerakoan, aldiz, emaitza zatiki gisa azaltzen da berriz.
Image