Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Nola Erakutsi Objektuen Izena, Balioa edo Azpititulua

Izena eta balioa

GeoGebran, objektu bakoitzak Ikuspegi Grafikoan objektua etiketatzeko balio duen izen ezberdina du. Gainera, objektuak beraien balioa edota izena eta balioa erabiliz etiketa daitezke. Etiketaren ezarpenak  Estilo-barran alda ditzakezu.
  • Aukeratu Ezarri etiketaren estiloa botoia.
  • Aukeratu Izena, Balioa, edota Izena eta Balioa aukeren artean goitik behera irekiko den menutik.
Oharra: Puntu baten balioa bere koordenatuak dira eta funtzio baten balioa bere ekuazioa da.

Jarraibideak

1.Toolbar Image Aktibatu Hautatu eta Mugitu tresna eta aukeratu zuzena.
2.



Ireki Estilo-barra.
3.Toolbar ImageEzarri Balioa Etiketaren estiloa bezala zuzenaren ekuazioa erakusteko.
4. Toolbar ImageErabili Hautatu eta Mugitu tresna B puntua aukeratzeko.
5.Toolbar ImageEzarri Izena eta Balioa Etiketaren estiloa bezala puntuaren koordenatuak erakusteko.
6.



Egin klik Estilo-barran berau ixteko.

Saiatu zu zeu...

Azpititulua

GeoGebrak objektu guztiekin azpitituluak erabiltzeko aukera ematen du hainbat objektu izen berdinarekin etiketatu ahal izateko. Adibidea: Karratu baten lau aldeak a hizki berdinez etiketatu ahal izateko.
  • Aukeratu Azpititulua aldatu nahi diozun objektua.
  • Ireki Estilo-barra.
  • Aukeratu ikurra Propietateen Lehioa irekitzeko eta aukeratu Oinarrizkoa fitxa.
  • Idatzi nahi duzun azpititulua Azpititulua testu-eremuan.
  • Aktibatu Erakutsi Etiketa kontrol-laukia eta hautatu Azpititulua etiketatze-aukera goitik behera irekiko den menutik.

Saiatu zu zeu...

Jarraibideak

1.Toolbar ImageErabili Hautatu eta Mugitu tresna karratuaren alderen bat aukeratzeko.
2.



Erabili Estilo-barra botoia Estilo-barra irekitzeko.
3.



Aukeratu Propietateak botoia Objektuaren Propietateak irekitzeko.
4.



Oinarrizkoa fitxan, idatzi a azpititulua Azpititulua testu-eremuan.
5.

Ondoren, Joan behera Oinarrizkoa fitxan Erakutsi Etiketa aukera ikusi arte. Aztertu aukera hau eta hautatu Azpititulua bere ondoan dagoen goitik beherako menuan.
6.



Errepikatu 1etik 5erako pausoak karratuaren alde guztiei azpititulu berdina gehitzeko.

Aholkua

GeoGebra-gidak badu informazio gehiago Etiketak eta Azpitituluei buruz.