Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Simetria puntuan bilatzen-(r)en kopia

Etxe baten eta traktore baten simetriak egin
Helburua: irudi simetrikoak marraztea eta simetria ardatza zer den ulertzea. Egitekoa: Ariketa honetan, etxearen eta traktorearen irudi simetrikoak egiten saiatu behar zara. Horretarako goiko aukeretatik bigarrena aukeratu "Punto" izenekoa eta eskumaldean simetriak margotu. Irudi guztien, irudi simetrikoak markatu dituzunean, hartu goiko aukeretatik bederatzigarrena "Simetria axial" izenekoa, eta egizu hurrengoa: klik egin irudiaren atal bakoitzaren gainean (adibidez etxearen atearen gainean) eta gero klikatu gorriz markatuta dagoen marraren gainean (marra horri simetria ardatza deritzo). Hori egin ostean, frogatuko duzu lehenengo markatu dituzun puntuak simetriarekin bat datozen. Berdinak dira lehenengo ariketan eta ariketa honetan sortutako simetriak? Zein da ezberdintasuna? Bukatzen duzunean, ia kapaza zaren hurrengo hitzen esanahia azaltzen: SIMETRIA, eta SIMETRIA ARDATZA

Justifikazioa

Geogebrako baliabide honen helburua irudi simetrikoak marraztea eta simetria ardatza zer den ulertzea izanik, Lehen Hezkuntzako bigarren ziklorako aproposa izan daiteke, Curriculumaren arabera “Irudi lau baten irudi simetrikoa marraztea emandako elementu batekiko” edukia lantzen baita. Baliabide honetan, GeoGebra aplikazioarekin irudi lau ezberdinak marrazteaz gain, irudi lau horiek espazio egokian kokatzen ere ikasten dute ikasleek, irudien kokapenarekin ariketako marrazkiareren irudi simetrikoa eraiki behar dutelarik, ispilu bat izango balira bezala. Kasu honetan etxe bat eta traktore baten irudi simetrikoak egiten saiatu behar dira ikasleak, baina baliabide hau oso aproposa izan daiteke haurrengan motibazioa zein gogoa pizteko matematikeko; izan ere irudiak haien gustokoak izan daitezke, irudi lau ezberdinekin jolas dezakete forma ezberdinetako objektuak sortuz…