Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

VH1: Angelu motak ezagutzen

Jardueran honen helburua ikasleek angelu mota ezberdinak ezagutzea da: zorrotza, zuzena eta kamutsa. Jarduerak bi zati edukiko ditu: (1) Material manipulagarriarekin lan egingo da eta (2) ikasleak GGBak egiten duen angeluen adierazpenarekin harremanetan jar daitezen, GGB bidez lan egingo da.

1. JARDUERA: Material manipulagarrien bidez

Materiala: - Forma eta tamaina ezberdineko triangeluak (barne-angeluek anplitude ezberdinak izan behar dituzte). - Angelu zuzena adierazten duen “L” formako objektua. Jarduera: Ikasleek triangeluak “L” formako objektuan jarri behar dituzte angelua objektuak daukan angeluarekin konparatzeko.  
Image
Ikasleek materialekin lan egiten dutelarik, irakasleak instituzionalizazioari ekingo dio. Irakasleak hau esango du (adibide bat erakusten duen bitartean): - Espazioa sobran geratzen bada objektuaren eta triangeluaren angeluaren artean, angeluak 90baino  gutxiago neurtzen du.  Angelu hauei zorrotz deritze. - Triangeluaren angeluren batek justu enkaxatzen badu objektuan, angeluak 90neurtzen du.  Angelu hauei zuzenak deritze. - Triangeluaren angeluren bat objektuak daukan espazioan sartzen ez bada, hau da, objektutik   “ateratzen” bada, angeluak 90baino gehiago neurtzen du.  Angelu hauei kamuts deritze.

2. JARDUERA: GGB bidez

Triangelu bakoitza zein motatakoa den aipatu. "Hurrengoa" botoia sakatuz adibide ezberdinak ikus daitezke.