Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Aljebra Sarrera-eremurako Aholkuak eta Trikimailuak

Baieztatu adierazpenak

Baieztatu beti Enter tekla sakatuz Aljebra Sarrera-eremuan idatzitako adierazpena.

Izendatu objektu berriak

Idatzi izena = Aljebra Sarrera-eremuan adierazpen aljebraikoaren aurretik objektu berria izendatzeko. AdibideaP = (3, 2) komandoak P puntua sortzen du.

Adierazi biderketa

Biderketa adierazteko izartxoa erabili edota biderkagaien artean hutsunea utzi behar da. Adibidea: Idatzi a * x zein a x biderketa adierazteko.

Hizki larriak eta xeheak

GeoGebrak hizki larriak eta xeheak bereizi egiten ditu! Beraz, ez ditugu hizki larriak eta xeheak nahastu behar. Oharra:
  • Puntuak hizki larrien bidez izendatzen dira beti. AdibideaA = (1, 2)
  • Bektoreak hizki xeheen bidez izendatzen dira beti. Adibideav = (1, 3)
  • Zuzenkiak, zuzenak, zirkunferentziak, funtzioak... hizki xehez izendatzen dira beti . Adibidea: c: (x – 2)^2 + (y – 1)^2 = 16 zirkunferentzia
  • Funtzio baten barruko x aldagaia eta konika baten ekuazioko x eta y aldagaiak hizki xehez adierazi behar dira beti. Adibideaf(x) = 3*x + 2

Saiatu zu zeu...

Erabili objektuak adierazpen aljebraikoen barruan

Adierazpen aljebraiko batean edo komando batean objektu bat erabili nahi baduzu, bere izena Aljebra Sarrera-eremuan idatzi aurretik objektua sortu egin behar duzu. Oharra: Edozein kasutan, adierazpen aljebraiko baten barruan parametro berriak erabiltzen badituzu, GeoGebrak dagozkien irristailuak automatikoki sortzea nahi ote duzun galdetuko dizu. Adibideak:
  • y = m x + b sarrerak m eta b parametroak (adb. zenbakiak / irristailuak) dituen zuzena sortzen du. Oharra: m eta b existituko ez balira, GeoGebrak berauek sor diezazkizun proposatuko dizu.
  • Lerroa(A, B) sarrerak lehendik sortutako A and B puntuetatik igarotzen den zuzena sortzen du.

Errore-mezuak

Irakurri beti errore-mezuak. Arazoa konpontzen lagun diezazukete!