Sinua: esplorazio-eredua
Helburua eta urratsak
Ikasleek bikoteka lan egiten dute (bi ikasle, A eta B).
1) A ikasleak angelu zorrotzari dagokion zenbakizko balio bat sartuko du
sarrera-kutxan, eta balio hori finko mantenduko da (5) urratsera arte.
Ondoren, A ikasleak puntu laranjaren posizioa aldatuko du, tira eginez,
eta triangeluaren oinarriaren luzera aldatuko du.
2) B ikasleak triangeluko datuak eredu dinamikotik jaso eta paperean idatziko ditu.
Kalkuluak egingo ditu, eskuz, emandako informazioarekin.
3) Ikasleek euren txandak trukatuko dituzte. B ikasleak puntu laranjaren posizio
berria aukeratuko du (angelua aldatu gabe, sarrera-kutxa joana baita
oraingoz), eta A ikasleak kalkulu berriak egingo ditu paperean. Ikasleek
(2) eta (3) urratsak errepikatuko dituzte, zenbait alditan.
4) Lorturiko informazioa baliatuz, eta datuekin koherentzia mantenduz, ikasleek euren aieruak egingo dituzte.
5) B ikasleak "angelu berria" botoia sakatuko du, eta ikasleak berriz hasiko dira (1) pausotik aurrera, triangelu berri batekin.
6) Prozesua zenbait triangelurekin errepikatu ostean, ikasleek euren
aierua berformulatuko dute, berriz ere, lorturiko datuekin koherentzia
mantenduz.