Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

2. Ariketa: Angeluekin jolasten

Angeluen arteko batuketak egin
Egitekoa: adibidean ikusten den bezala, hiru angelu dituzu eraldatzeko eta gehieketak egiteko. Egin nahi duzun gehiketaren lehenengo angelua ezartzeko, har ezazu angelu gorria eta egokitu bere zabalera, gauza bera egizu berdea eta urdinarekin. Hori egin ostean, finkatu dituzun hiru angeluen arteko gehiketaren emaitza zein den jakin ahal izango duzu. Gai zaren edo ez ikusteko hurrengo gehiketak egitera animatzen zaitut! 10º+15º+25º= 120º+60º= 60º+150º85º= 45º+80º= 63º+21º= 105º+52,2º= 180,5º+23,5º= 88,2º+100,5º+56º=

Justifikazioa

Baliabide honek, angeluak landu eta errepasatzeaz gain, angeluen arteko batuketak lantzeko aukera ematen du. Ikasleak modu honetan, angeluen arteko batuketak zein kenketak lantzen ikasiko dituzte. Ariketa honetan hiru kolore izango dituzte eta kolore bakoitzarekin angelu bat marrazteko aukera izango dute, horrela bisualki angelu guztiak ikusteko aukera ezinhobea izango dute eta beraientzat errazagoa izango da angeluen batuketak egitea. Baliabide hau, bigarren zikloko 4. mailako kurtsoan lantzea egokiena dela iruditzen zaigu. 236/2015 Dekretuaren II. Eranskinean (2015) adierazten den Matematika irakasgaiko 3. eduki multzoaren ( Neurria: magnitudeak kalkulatzea eta iritzira kalkulatzea) barruan dagoen 4. puntuan, “angeluak neurtzea eta angeluak neurtzeko tresnak erabiltzea”  edukia lantzeko.