Zatikien arteko eragiketa konbinatuak
Batuketak, kenketak, zatiketak, biderketak....
☛ Eragiketa desberdinak agertzen direnean, zenbaki osoekin jarraitzen dugun hierarkia bera jarraitu behar dugu.
Eragiketen hierarkia:
① Parentesiak
② Berreketak eta erroak
③ Biderketak eta zatiketak
④ Batuketak eta kenketak
✎ Eskuman dauden lauki zurietan emaitzak idatzi. Emaitza zenbaki osoa bada, izendatzailea hutsik utzi edo ❝1❞ idatzi (gogoratu normalean ez dela ezer idazten). Emaitza negatiboa bada, aukeratu dezakezu non jarri "-" seinua, zenbakitzailean edo izendatzailean. Normalean zenbakitzailean edo zatikiaren aurrean jartzen da (ariketa honek ez du zatikiaren aurrean "-" seinua jartzen uzten).
Praktikatu
✎ Askotan izendatzaile komunera laburtzen ditugu batugai guztiak edozein eragiketarekin hasi baino aurretik.... KONTUZ!!! Akats bat da!!!
Izendatzaile komunera laburketa BAKARRIK egin behar da batuketak eta kenketak egiteko, ez beste eragiketa guztientzat
Puntuazioa
Eragin eta sinplifikatu. Ariketa bakoitzak 2,5 puntu balio du; baina emaitza ez baduzu guztiz sinplifikatzen (zatiki laburtezina lortu arte), bakarrik 1,5 puntu izango dira.
Ariketak nahi duzun aldi guztiak egin ditzakezu, edo ariketaren bat zailegi ikusten baduzu beste batera pasa zaitezke. Nota altuena mantenduko da beti.