Tresna Grafikoak
Ikuspegi Grafikoko Tresna-barra
Tresna Grafikoak GeoGebraren Ikuspegi Grafikoko Tresna-barran antolatuta daude.
Bertan Tresna-kutxetan antolatuta dauden eta saguarekin erabil daitezkeen hainbat Tresna Grafiko daude.

Ezagutu GeoGebraren Tresna Grafikoak
1. | ![]() | Aukeratu Lerroa tresna eta egin klik bi aldiz Ikuspegi Grafikoan A eta B bi puntu eta beraietatik igarotzen den zuzena sortzeko. |
2. | ![]() | Aukeratu Hautatu eta Mugitu tresna eta arrastatu puntuak beraien posizioa aldatzeko. |
3. | ![]() | Aurkitu Malda tresna Tresna-kutxetan eta aukeratu zuzena bere malda-triangelua sortzeko. |
4. | ![]() | Aukeratu Zirkunferentzia bere Zentroa eta Erradioa emanda tresna eta irakurri Tresna-aholkua zentroa A puntua eta erradioa 4 duen zirkunferentzia sortzeko. |

Saiatu zu zeu...
Agian probatu nahi izango dituzun beste Tresna Grafiko batzuk
![]() | Aktibatu Luzera finkodun zuzenkia tresna eta egin klik Ikuspegi Grafikoan puntu bat sortzeko. Agertuko den lehio berrian idatzi zuzenkiaren luzera (adb., 3) eta egin klik Ados. |
![]() | Aukeratu Puntua Objektuan tresna eta egin klik objekturen batean (adb., zuzenki bat) objektu horretan puntu bat sortzeko. |
![]() | Aktibatu Poligonoa tresna eta klik Ikuspegi Grafikoan edota aldez aurretik sorturiko puntuetan zure poligonoaren erpinak sortzeko. Oharra: Egin klik berriz lehenengo puntuan poligonoa ixteko. |
![]() | Angelua tresna aukeratu ostean, sortu hiru puntu edota aukeratu erloju-orratzen aurkako noranzkoan aldez aurretik sorturiko hiru puntu beraien arteko angelua neurtzeko. |
![]() | Erakutsi / Ezkutatu Objektua tresna aktibatu eta gero, aukeratu ezkutatu nahi dituzun objektu guztiak. Ondoren, sakatu beste tresnaren bat aldaketak gordetzeko. |