Simetria puntuan bilatzen-(r)en kopia
Etxe baten eta traktore baten simetriak egin
Helburua: irudi simetrikoak marraztea eta simetria ardatza zer den ulertzea.
Egitekoa:
Ariketa honetan, etxearen eta traktorearen irudi simetrikoak egiten saiatu behar zara. Horretarako goiko aukeretatik bigarrena aukeratu "Punto" izenekoa eta eskumaldean simetriak margotu.
Irudi guztien, irudi simetrikoak markatu dituzunean, hartu goiko aukeretatik bederatzigarrena "Simetria axial" izenekoa, eta egizu hurrengoa: klik egin irudiaren atal bakoitzaren gainean (adibidez etxearen atearen gainean) eta gero klikatu gorriz markatuta dagoen marraren gainean (marra horri simetria ardatza deritzo).
Hori egin ostean, frogatuko duzu lehenengo markatu dituzun puntuak simetriarekin bat datozen.
Berdinak dira lehenengo ariketan eta ariketa honetan sortutako simetriak? Zein da ezberdintasuna?
Bukatzen duzunean, ia kapaza zaren hurrengo hitzen esanahia azaltzen: SIMETRIA, eta SIMETRIA ARDATZA
JUSTIFIKAZIOA
Baliabide hau ariketa bat da. Bertan, lan
orrialdean azaltzen den bezala, ikasleak, paperean agertzen den irudia
bereraiki behar dute simetria marra ondoko espazio hutsean. 2 irudi izanik (etxea
eta traktorea), ariketa berdina 2 aldiz egin beharko da. Ariketa honen helburu
nagusia, simetria praktikoki lantzea da, kasu honetan, erreferentzia finkoak
izanik.
Heziberri 2020 curriculum-ean, lehen hezkuntza
edukietan murgildurik, simetria matematika ikasgaieko 4.multzoko
3.puntuan agertzen da. Bertan, “Irudi lau baten irudi simetrikoa
marraztea emandako elementu batekiko” eduki zehatza agertzen da. Hori dela eta,
baliabide honek eduki zehatz bat eskatzen den bezala lantzeko balio duenez
hautatu dut. Gainera, matematikarekin loturik egonez matematikarako
konpetentzia landuko da, baina, are gehiago, baliabide digital hau erabiltzeak,
teknologiarako konpetentzia ere landuko da beharrez.
Baliabide hau
kontextu erreal batean ezartzerako orduan, 2.zikloko eduki bat lantzen
duenez, 4/5/6 mailetan erabil daiteke hasiera batean, baina, kontuan izan behar
da ere, ikasgelan ikasleek ordenagailuarekiko duten trebetasuna eta gaitasuna.
Baliabide hau, praktikoa denez, azalpen edo simetria nozioaren ondoren ematen
den zerbait izan behar da. Aplikazio ariketa bat da eta. Irudiak erakargarriak
direnez hasiera batean, ikasleen motibazioa eta gogoak piztea errazagoa izango
du.
Baliabide honek,
aplikazio eta metodologia mota askotara aplikatu daiteke. Bakarka
ala kooperazioan burutu daiteke, gaur egungo pandemia kontextuan, etxera
bidaltzeko izan daiteke etab... Horrez gain, ikasle guztien emaitzak irakasleak
eskuan eduki ditzazke ondoren feedback egoki bat eman ahal izateko.
Azkenik, baliabide
honek uste dut es erabiltzeko momentuan baina etorkizun batean, ekimenerako
konpetentzia lantzen lagunzten duela, ikasle bakoitzak bere irudia egin eta ariketa beste ikasle bati
egokitu ahal zaiolako, prozesua eraberrituz.