Menua
Hautatu Goiburuko barra urdineko Menua ikonoa Menua ireki eta bere aukerak ikusteko.
Menuaren Aukerak
Berria
Hautatu Berria Kalkulagailu Grafiko artxibo huts berria irekitzeko.
Aholkua: Beharbada egindako lana gorde nahi izango duzu menuko aukera hau erabili aurretik.
Ireki
Bilatu eta ireki lehendik sortutako GeoGebra Baliabideren bat GeoGebra-baliabideak Plataforman. Aukeratutako baliabidea GeoGebra Kalkulagailu Grafikoan ireki eta zure telefonora egokituko da, beharrezkoa izanez gero.
Oharra: Beste aukera bat Goiburuko barrako Bilatu aukera erabiltzea da.
Gorde
Gorde zure eraikuntza GeoGebra-artxibo gisa zure GeoGebra-kontuan.
Oharra: GeoGebra-baliabideen Plataforman saioa ireki behar duzu zure lana gorde aurretik. Ez baduzu saioa ireki, GeoGebran saioa irekitzeko elkarrizketa irekiko da.
Azalduko den leihoan, idatzi baliabidearen izena eta sakatu Ados.
Oharra: Baliabidea artxibo pribatu gisa gordeko da zure GeoGebra-kontuan.
Partekatu
Hautatu eskuragarri dauden mobiletarako aplikazioren bat zure GeoGebra-artxiboa beste kide batzuekin partekatzeko.
Laguntza
Eskuratu laguntza linean, bidali berrelikadura edota eskuratu GeoGebra Kalkulagailu Grafikoaren Lizentziari buruzko informazioa.
Hasi saioa... / Itxi saioa...
Menuan Hasi saioa... azaltzen bada, ez duzu saioa ireki zure GeoGebra-kontuan. Hautatu aukera hau GeoGebran saioa irekitzeko orrialdea ikusi eta zure kontuan saioa irekitzeko.
Oharra: Behin saioa irekita, Itxi saioa... aukera azalduko da menuan. Hautatu aukera hau zure GeoGebra-kontutik irtetzeko.