Sarea
Nola Txertatu Webguneak
GeoGebraren Lan-orriaren Editorean, egin klik + Gehitu Elementua botoian eta aukeratu Sarea Lan-orriaren Elementuen zerrendan.
Jarraibideak
- Idatzi Izenburua (hautazkoa).
- Idatzi txertatu nahi duzun webgunearen URLa.
- Egokitu txertatutako leihoaren Zabalera eta Altuera, eta erabaki webgunea leiho berri batean azaltzea nahi duzun.
- Sakatu Eginda leihoa itxi eta webgunea zure Lan-orri Dinamikoan txertatzeko.
Nola Editatu Txertatutako Webguneak
Kurtsorea txertatutako webguneren baten leihoaren gainean mugitzen baduzu, editatzeko aukerak agertuko dira. Egin klik erabili nahi duzun aukeraren ikonoan.
- Editatu: Ireki Sare-elementuen Editorea eta editatu Izenburua edota aldatu URLa.
- Kopiatu: Kopiatu Lan-orri Dinamiko berean berrerabili nahi duzun Sare-elementua.
- Ezabatu: Ezabatu txertatutako webgunea zure Lan-orri Dinamikotik.