Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Ekuazio Linealen Sistemak Ebazten

Ariketa

Aurkitu (1, 1) inflexio-puntua duen eta (2, 2) puntutik igarotzen den hirugarren mailako funtzio polinomikoa.

Saiatu zu zeu...

Jarraibideak

1.Definitu f(x):= a x^3 + b x^2 + c x + d funtzioa CAS Sarrera-eremuan.
2. pAriketaren arabera, funtzioaren balioa x=1 denean 1 da. Idatzi p: f(1) = 1; eta sakatu Enter tekla. Aholkuak: ":" sarrerak zure ekuazioa izendatzen du eta ";" sarrerak, aldiz, irteera desagertarazten du.
3. qBadakigu baita funtzioaren balioa x=2 denean 2 dela. Idatzi q: f(2)=2; CAS Sarrera-eremuan.
4. r(1, 1) inflexio-puntua denez, lehenengo deribatua 0 da x=1 puntuan. Idatzi r: f'(1)=0; Aholkua: f-ren deribatua f' gisa idaz daiteke.
5. sBadakigu baita funtzioaren bigarren deribatua 0 dela x=1 puntuan. Idatzi s: f''(1)=0;
6.Toolbar ImageAukeratu bigarrenetik bostgarrenerainoko lerroak kurtsorearekin eta erabili Ebatzi tresna.
Aholkuak:
  • Sakatu eta mantendu Ctrl tekla lerroei dagozkien zenbakietan klik egiterakoan hainbat lerro aldiberean aukeratzeko.
  • Gauza bera lortzeko beste modu bat hurrengo komandoa erabiltzea da: Ebatzi[{p, q, r, s}, {a, b, c, d}]
7.OrdezkatuIdatzi Ordezkatu($1, $6) CAS Sarrera-eremuan eta sakatu Enter tekla. Oharra: Kalkulatu berri dituzun soluzioak ($6) f($1) formulako zehaztu gabeko parametroen tokian ordezkatu dituzu.
8.Aktibatu 7. lerroaren azpiko puxtarria funtzioa  Ikuspegi Grafikoan irudikatzeko.