Bideoak
Nola Txertatu Bideoak
GeoGebraren Lan-orriaren Editorean, egin klik + Gehitu Elementua botoian eta aukeratu
Bideoa Lan-orriaren Elementuen zerrendan.


Jarraibideak
- Idatzi bideoaren Izenburua (hautazkoa).
- Idatzi zure bideoaren URLa. Oharra: Ezin duzu bideorik zuzenean igo zure GeoGebra-kontura. Horren ordez, linean dagoen bideoren baten esteka eman behar duzu.
- Sakatu Eginda leihoa itxi eta zure Lan-orri Dinamikoan bideoa txertatzeko.
Nola Editatu Bideo-elementuak
Kurtsorea txertatutako bideoren baten gainean mugitzen baduzu, editatzeko aukerak agertuko dira. Egin klik erabili nahi duzun aukeraren ikonoan.
-
Editatu: Ireki Bideo-elementuen Editorea eta editatu Izenburua edota aldatu URLa. Oharra: Ezin da bideoa bera editatu.
-
Kopiatu: Kopiatu Lan-orri Dinamiko berean berrerabili nahi duzun Bideo-elementua.
-
Ezabatu: Ezabatu Bideoa zure Lan-orri Dinamikotik.