Nola Erabili GeoGebraren CAS Kalkulagailuaren Tresnak
Zer dira Tresnak?
GeoGebrak badu CAS Ikuspegian erabiltzeko Tresna-sorta bereziak dituen Tresna-barra bat. Tresnaren bat aktibatzeko dagokion ikonoa duen botoia saka dezakezu.
Ariketa: Ebatzi ekuazio bat
Ebatzi tresna erabiliz.

- Idatzi
3x + 1 = 10
ekuazioa CAS Sarrera-eremuan. - Aukeratu
Ebatzi tresna CAS Ikuspegiko Tresna-barratik. Oharra: Ekuazioa ebatzi ostean, emaitza ekuazioaren azpian erakutsiko da.
Saiatu zu zeu...
Zer dira Tresna-aholkuak?
Tresnaren bat aukeratzen duzunean, tresna hori nola erabiltzen den esaten duen Tresna-aholku bat agertzen da.
Aholkua: Tresna honen inguruko argibide gehiago behar badituzu, egin klik Tresna-aholkuan.
Ariketa: Faktorizatu
Faktorizatu tresna erabiliz.
(x² - 4)
adierazpena 