PDF-artxiboak
Nola Txertatu PDF-artxiboak
GeoGebraren Lan-orriaren Editorean, egin klik + Gehitu Elementua botoian eta aukeratu
PDF-artxiboa Lan-orriaren Elementuen zerrendan.
![](https://www.geogebra.org/wiki/uploads/thumb/d/df/Icon-pdf.svg/16px-Icon-pdf.svg.png)
![Image](https://www.geogebra.org/resource/dmwarhzc/SP48vQ3FyIB26n1a/material-dmwarhzc.png)
Jarraibideak
- Idatzi zure PDF-artxiboaren Izenburua (hautazkoa).
- Aukeratu txertatu nahi duzun PDF-artxiboa hurrengo aukeretakoren bat erabiliz:
Arrastatu eta utzi PDF-artxiboa lerro etenez adierazitako eremuan.
- Klikatu Aukeratu PDF-artxiboa zure ordenagailutik PDF-artxiboren bat igotzeko. Bilatu ordenagailuan zure lan-orrian txertatu nahi duzun PDF-artxiboa, aukeratu artxiboa eta sakatu Ireki.
- Idatzi linean dagoen PDF-artxiboren baten URLa zabalduko den abisu-leihoko testu-eremuan.
- Sakatu Eginda leihoa itxi eta zure Lan-orri Dinamikoan PDF-artxiboa txertatzeko.
Adibidea
Nola Editatu PDF-artxibo Elementuak
Kurtsorea txertatutako PDF-artxiboren baten gainean mugitzen baduzu, editatzeko aukerak agertuko dira. Egin klik erabili nahi duzun aukeraren ikonoan.
-
Editatu: Ireki PDF-artxibo Elementuen Editorea eta editatu PDF-artxiboaren izenburua edota aldatu PDF-artxiboa.
-
Kopiatu: Kopiatu Lan-orri Dinamiko berean berrerabili nahi duzun PDF-artxiboa.
-
Ezabatu: Ezabatu PDF-artxiboa zure Lan-orri Dinamikotik.