Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

Simetriak marrazten-(r)en kopia

Simetriak marrazteko ariketa

Saiatu agertzen diren irudien, irudi simetrikoak markatzen. Horretarako, goiko aukeretatik bigarrena sakatu (Puntua) eta markatu ardatzaren beste aldean non uste duzu agertuko direla irudi bakoitzaren irudi simetrikoak. Hori egin ostean, goiko aukeretatik "islatu objektua zuzen batean" aukera hartu (eskumatik hasita, laugarrena). Honekin, irudi bakoitzaren irudi siemtrikoa zein den jakin ahal izango duzu, horretarako, klik egin irudi baten gainean, "Triangelua"ren gainean adibidez, eta gero margoztuta dagoen ardatzaren gainean, eta "Triangelua"ren irudi siemetrikoa agertuko da.

Justifikazioa

Baliabide honi dagokionean ere, irudi lauen simetriak lantzeko aukera eskaintzen du. Baina kasu honetan, ardatz baten ezker aldean agertzen diren irudi geometriko guztiak zerotik marraztu beharko dituzte ardatzaren beste aldean. Horretarako, simetria mantendu beharko dute, eta formak ez ezik, forma horiek dauden koadroak ere arretaz begiratu beharko dituzte irudi berdinak eta toki berdinean irudikatzeko. 236/2015 Dekretuaren II. Eranskinak (Jaurlaritza, 2016) zehazten duena oinarritzat hartuta,  proposatutako baliabide honek ere matematikarako konpetentziaren 4. osagaiean ekarpenak egin ditzake. Izan ere honela dio 4. osagaiak: "Jakintza matematikoak ezagutzea, erlazionatzea, integratzea eta balioestea, egoera bakoitzaren berezko ezaugarriak kontuan hartuta" (Jaurlaritza, 2016, 66. or.). Beste ariketaren moduan, ikasleek simetriaren inguruan dituzten ezagutzak erlazionatu eta aplikatzea eskatzen du. Eta horretaz gain, matematikarako konpetentziaren 3. etapako helburuaren lorpenerako ere baliagarria izan daitekeen ariketa dela esan genezake. Hain zuzen ere, Lehen Hezkuntzako 3. etapako helburuak honela esaten du: "Natura- eta kultura-inguruneko forma geometrikoak identifikatzea, elementuen, erlazioen eta propietateen ezagutza erabiliz, errealitatea deskribatzeko, eta ezagutza geometrikoak aplikatzea inguruan dugun mundu fisikoa ulertzeko eta analizatzeko, eta hari buruzko problemak ebazteko" (Jaurlaritza, 2016, 163. or.). Azkenean, ariketa honen bidez, irudi geometriko ezberdinen erpin, alde, angelu eta beste zenbait elementuen erlazioa lantzea bilatu daiteke. Aurreko jardueraren azalpenean aipatu moduan, 1. zikloko eta 2. zikloko edukietan, 4. eduki multzoaren (Geometria) barnean "Erregulartasunak eta simetriak" izeneko azpimultzoak daudenez, simetria bi zikloetan landuko da. Hori dela eta, Lehen Hezkuntzako etapa osoan zehar lantzen diren edukiak izanik, euren presentzia metamatikaren ikaskuntza-prozesuan ezinbestekoa izango da. Azken puntu honetan agertzen dira lehen proposatutako jardueratik ezberdintasun bakarrenetakoak. Izan ere, jarduera honen zailtasuna aztertzen badugu, zailtasun puntu handiago bat duen jarduera iruditzen zaigu. Horren ondorioz, lehen zikloan lantzea posible izango bazen ere, bere agerpena bigarren zikloan egokiagoa izango litzatekela iruditzen zaigu. Izan ere, kasu honetan ikasleek amaieran sortu beharreko irudiaren erreferentzia bai, baina irudi lauaren proportzio berak dituen simetriak sortzerako garaian neurri bereko irudirik ez dute izango, eta bigarren irudia zerotik hasi beharko dute. Horrez gain, irudi batzuk ez daude ardatzari itsatsita, eta simetria ukitzen ez diren beste toki batean marraztu beharrak zailtasunak eragiten ditu, erreferentziak hartzea zailagoa bihurtzen delako. Azkenik, baliabidearen baliagarritasunaz gain, kasu honetan ere euskarazko baliabidea izateak bere alderdi positiboa duela esango genuke, batzuetan baliabideak euskaraz aurkitzeko zailtasunak aurkitu daitezkelako.