谷歌课堂
GeoGebraGeoGebra 教室

Radiana

Zirkunferentzia batean angelu zentrala neurtzeko sistema hirurogeitarra (graduak) ez ezik radianak ere erabil daitezke. Radiana, definizioz, erradioaren luzera berdina duen zirkunferentzia-arku bati dagokion angelua da (α=s/r). Mugitu zirkunferentzia gaineko puntu urdina eta behatu: Zein da angelu zuzenari dagokion balioa radianetan? Eta angelu lauari dagokiona? Eta bira oso bati dagokiona? Lortutako emaitzak erradioaren balioaren menpekoak al dira? Zein da, beraz, radianen eta graduen arteko baliokidetasuna? 'Animazioa erakutsi' laukitxoan tick-a jarri eta animazioa gaitu aurreko guztia pixka bat hobeto ulertzeko. Bira oso bati dagokion angelua radianetan 2π denez eta angelua arku-luzera zati erradioa denez, zirkunferentzia osoari dagokion luzera 2πr da (L=2πr). 'Gurpila errodarazi' laukitxoan tick-a jarri, puntu urdina eskuin alderantz mugitu eta egiaztatu errodatuz gurpilak bira oso bat ematen duenean ibilitako distantzia 2πr dela. Adibidez, erradioa 1 denean, bira bakoitzeko ibilitako distantzia 2π da.