Nola Eman Berrelikadura (Jabeek bakarrik)
Berrelikadura Fitxari Buruz
Jabeek Talde bateko Ariketa guztien bilduma Berrelikadura fitxan aurki dezakete.
Oharra: Jabeek Berrelikadura fitxako edukia
Lauki-sare edo
Zerrenda gisa ikusitearen artean aukera dezakete
Taldearen Ezarpenetan.



Kideen Lana Aztertzen
Kideek Ariketaren bat bukatu ostean, Jabeak lana aztertu eta berrelikadura eman dezake:
eta
nabigazio-geziak erabil ditzakezu beraien lana eskuz aukeratzeko.
- Sartu Kidearen Lan-orrian...
- dagokion
Lauki-sareko gelaxka aukeratuz. EDO
- dagokion
Zerrendako Ariketa irekiz eta Kidearen lana zerrendan aukeratuz.
- Aztertu Kidearen Lana.
- Idatzi iruzkinak
Galderetan edo
GeoGebra-ariketetan, beharrezkoa balitz.
- Hautatu Kidearen lanaren araberako aukera bakarra hurrengoen artean :
-
Bukatuta, Ariketa ongi ebatzi badu.
-
Bukatu gabe, Kideak bere lana berrikusi behar badu. Aholkua: Ez ahaztu Kidearentzat berrelikadura iruzkina idaztea, zer nolako aldaketak egin behar dituen jakin dezan.


Nola Berrireki Ariketak
Jabeak Ariketaren batean berrelikadura eman eta
Bukatuta egoeran ezarri ostean, Kideek ezin dute beraien lanan inolako aldaketarik egin.
Edozein kasutan, batzutan Jabeak dagoeneko bukatuta dagoen Ariketa batean Kideei aldaketak egiteko baimena eman nahi izango die:

- Ireki dagoeneko
Bukatuta egoeran dagoen Kideren baten Lan-orria.
- Erabili Ariketaren azpiko
Berriz ireki botoia, Taldeko Kide guztientzat berriz irekitzeko.